lunes, 31 de enero de 2011

KIROLAK

Osasuna :Iruñeko futbol taldea da.  Futbol Lehen mailan jarduten du. Iruñean sortu zen, Gaztelu plazan zegoen Cafe Kutz zaharrean, 1920ko azaroaren 17an (asteazkena), Sportiva eta New Club taldeak batzean. Nolanahi ere, gerora egindako ikerketa biografikoek data hori zalantzan jarri dute, eta urte bereko urriko lehen asteetara aurreratzen dute.



Portland San Antonio Iruñeko eskubaloi talde garrantzitsuena eta hiriko kirol ekarterik arrakastatsuena da gaur egun. Gure Portland San Antonio hainbat lehiaketa inportanteetan egon da eta lehiaketa natzuk irabazi ditu. gure kirolari batzuk Espainako Selekzioan egon dira jolasten eta primeran egin dute.

MRA Navarra Iruñeko areto futbol taldea da. 1978an sortua, egun Espainiako Areto Futboleko Liga Nazionalaren Ohorezko Mailan dabil. Lizarrako MRA Area 99 bigarren taldea du.

Iruñean ere saskibaloia daukagu. Obenasa talde bat daukagu ,non, neskak jokatzen ari diren eta primeran gainera. lehen kategorian daude.

SANFERMINAK

San Fermin jaiak Iruñeko festa ospetsuak dira, mundu osoan zehar ezagunak direnak. Uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen dira egun. Duela 400 urte baino gehiago horrela egiten dela, 1591an, eguraldi kaskarra dela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik.

Uztailaren 6an hasten dira urtero txupinazoa jaurtitzearekin batera, eguerdiko 12:00tan, Udaletxe plazan. Ekitaldi hau urtero oso jendetsua izaten da.

Iruñeko entzierroak dira festen muina da eta ekitaldirik ezagunena. Goizeko 8etan abiatzen da zuziri batekin, eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udal Plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta Zezen Plaza. entzierroak 825m ditu ibilbide guztia eginik. 

Uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixo gu" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz.
Ernest Hemingway idazle ezagunak mundu mailan ezagutarazi zituen jaiak, batez ere ingeles hiztunen herrialdeetan.

EUNATE


Gure institutoa Eunate du izena eta Txantrean kokatuta dago. Institutoan DBH-a eta batxillerra aurki dezakezue. Ez da oso institu handia ezta polita ere  baina jendea oso jatorra eta dibertigarria da. Eunate institutoa D ereduko instituto bat da, dena euskaraz ematen da gaztelaniako klasea eta ingelesakoa izan ezik.