martes, 1 de febrero de 2011

Taekwondoa korear jatorrizko borroka-artea da. Kirol hau hankak eta eskuak erabiliz beste lehiakidea erasotzean datza, betiere arauak errespetatuz. Taekwondoan diharduen kirolariari taekwondolaria deritzo.
Taekwondo praktikatzeko hainbat arau daude:
 1. Ezin da ukabilkadarik eman buruan, bakarrik sabelean
2. Ezin da ostikadak gerritik baino beherago eman
3. bi arau hauek ez badituzu betetzen puntuak kentzen dizkizute. puntu erdi edo puntu oso bat. hori kiongo edo canchon deitzen da.
4. kompetizio batean parte hartzeko pisua ondo eduki behar duzu apuntatu zaren kategorian mantentzeko
5. derrigorrezkoa da esaten dizkizuten protekzioak erabiltzea.

Taekwondo kirola hiru modalitate ditu bata kombatea, non, puntu gehien egiten dituena irabazten du bai ostikaden bitartez edo ukabilkaden bitartez. Beste modalitatea teknika da, modalitate honetan ez da beste norbaitekin jo behar baizik eta sorteoaren bitartez ateratzen den " punsea" egin behar duzu eta dauden epaileak puntuazio bat ematen dizute. Azkenean, puntuazio gehien duena rondaz pasatzen da eta azkenean final bat egiten da puntuazio gehiena lortzen dutenekin. Azkeneko modalitatea, exibizioa da, modalitate honetan taldeka konpetitzen da eta egin beharrekoa mortalak, 360 izeneko birak... teknika bezala epaileak puntuazio bat ematen dizute eta puntuazio gehien lotzen duena irabazlea izango da.




EUSKAL KIROLAK

Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolenjatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. Hurrengo hauek, hain zuzen:

  • 1. Aizkora proba
  • 2. Sega jokoa
  • 3. Harri jasotzea
  • 4. Sokatira
  • 5-8. Giza-Abere Probak:
    • 5. Giza probak
    • 6. Zaldi probak.
    • 7. Idi probak.
    • 8. Asto probak
  • 9. Lasto altxatzea
  • 10. Lasto botatzea
  • 11. Lokotx biltzea
  • 12. Trontza
  • 13. Zaku eramatea
  • 14. Orga jokoa
  • 15. Ingude altxatzea
  • 16-17. Txinga-Ontzi eramatea:
    • 16. Txinga eramatea.
    • 17. Ontzi eramatea
  • 18. Harri zulaketa
Hala ere, badira beste kirol edo joko batzuk aurrekoez gain, batzuetan herri kiroltzat hartzen direnak:
  • Ahari jokoa
  • Antzara jokoa
  • Artzain-txakur lehiaketak
  • Bola jokoa
  • Estropadak
  • Palanka jaurtiketa
  • Toka

OLENTZEROA

Olentzero Euskal Herrian Eguberria iragartzen duen pertsonaia da, Eguberriaren bi zentzuetan: neguko solstizioa, betidanik; eta Jesusen etorrera, kristautasuna ezarri zenez geroztik. Tradizio batzuetan, bizirik iraun duen azken jentila da, basajaun eta basandererekin batera. Otsagin abenduaren 27an ospatzen da.

Mari Domingiren senar edo mutilagun

Azken urteotan, Olentzeroren ekitaldietan gizonezko pertsonaia horrek duen protagonismoa emakumezko batekin orekatzeko asmoz, Mari Domingi haren emaztearen edo neskalagunaren rolean sartu dute Eguberri giroko ekitaldi ugaritan. Hainbatek kritikatu du emakumeari bigarren mailako rola ematearren tradizioa horrela aldatzea.

ABESTIA:


Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanian
Jesus jaio dela (edo negua heldu dala)
lasterka etorri da
berri ematera.

Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak erre baitu
arrautzatxoekin
bihar merendatzeko
botila ardoakin.

Olentzero buruhandia
Entendimentuz jantzia
Bart arratsian edan omen du
Hamar arroko zahagia
Hau urde tripa haundia!
Tralalala tralalalala (bis)

lunes, 31 de enero de 2011

KIROLAK

Osasuna :Iruñeko futbol taldea da.  Futbol Lehen mailan jarduten du. Iruñean sortu zen, Gaztelu plazan zegoen Cafe Kutz zaharrean, 1920ko azaroaren 17an (asteazkena), Sportiva eta New Club taldeak batzean. Nolanahi ere, gerora egindako ikerketa biografikoek data hori zalantzan jarri dute, eta urte bereko urriko lehen asteetara aurreratzen dute.



Portland San Antonio Iruñeko eskubaloi talde garrantzitsuena eta hiriko kirol ekarterik arrakastatsuena da gaur egun. Gure Portland San Antonio hainbat lehiaketa inportanteetan egon da eta lehiaketa natzuk irabazi ditu. gure kirolari batzuk Espainako Selekzioan egon dira jolasten eta primeran egin dute.

MRA Navarra Iruñeko areto futbol taldea da. 1978an sortua, egun Espainiako Areto Futboleko Liga Nazionalaren Ohorezko Mailan dabil. Lizarrako MRA Area 99 bigarren taldea du.

Iruñean ere saskibaloia daukagu. Obenasa talde bat daukagu ,non, neskak jokatzen ari diren eta primeran gainera. lehen kategorian daude.

SANFERMINAK

San Fermin jaiak Iruñeko festa ospetsuak dira, mundu osoan zehar ezagunak direnak. Uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen dira egun. Duela 400 urte baino gehiago horrela egiten dela, 1591an, eguraldi kaskarra dela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik.

Uztailaren 6an hasten dira urtero txupinazoa jaurtitzearekin batera, eguerdiko 12:00tan, Udaletxe plazan. Ekitaldi hau urtero oso jendetsua izaten da.

Iruñeko entzierroak dira festen muina da eta ekitaldirik ezagunena. Goizeko 8etan abiatzen da zuziri batekin, eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udal Plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta Zezen Plaza. entzierroak 825m ditu ibilbide guztia eginik. 

Uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixo gu" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz.
Ernest Hemingway idazle ezagunak mundu mailan ezagutarazi zituen jaiak, batez ere ingeles hiztunen herrialdeetan.

EUNATE


Gure institutoa Eunate du izena eta Txantrean kokatuta dago. Institutoan DBH-a eta batxillerra aurki dezakezue. Ez da oso institu handia ezta polita ere  baina jendea oso jatorra eta dibertigarria da. Eunate institutoa D ereduko instituto bat da, dena euskaraz ematen da gaztelaniako klasea eta ingelesakoa izan ezik.