martes, 1 de febrero de 2011

Taekwondoa korear jatorrizko borroka-artea da. Kirol hau hankak eta eskuak erabiliz beste lehiakidea erasotzean datza, betiere arauak errespetatuz. Taekwondoan diharduen kirolariari taekwondolaria deritzo.
Taekwondo praktikatzeko hainbat arau daude:
 1. Ezin da ukabilkadarik eman buruan, bakarrik sabelean
2. Ezin da ostikadak gerritik baino beherago eman
3. bi arau hauek ez badituzu betetzen puntuak kentzen dizkizute. puntu erdi edo puntu oso bat. hori kiongo edo canchon deitzen da.
4. kompetizio batean parte hartzeko pisua ondo eduki behar duzu apuntatu zaren kategorian mantentzeko
5. derrigorrezkoa da esaten dizkizuten protekzioak erabiltzea.

Taekwondo kirola hiru modalitate ditu bata kombatea, non, puntu gehien egiten dituena irabazten du bai ostikaden bitartez edo ukabilkaden bitartez. Beste modalitatea teknika da, modalitate honetan ez da beste norbaitekin jo behar baizik eta sorteoaren bitartez ateratzen den " punsea" egin behar duzu eta dauden epaileak puntuazio bat ematen dizute. Azkenean, puntuazio gehien duena rondaz pasatzen da eta azkenean final bat egiten da puntuazio gehiena lortzen dutenekin. Azkeneko modalitatea, exibizioa da, modalitate honetan taldeka konpetitzen da eta egin beharrekoa mortalak, 360 izeneko birak... teknika bezala epaileak puntuazio bat ematen dizute eta puntuazio gehien lotzen duena irabazlea izango da.




4 comentarios: