martes, 1 de febrero de 2011

OLENTZEROA

Olentzero Euskal Herrian Eguberria iragartzen duen pertsonaia da, Eguberriaren bi zentzuetan: neguko solstizioa, betidanik; eta Jesusen etorrera, kristautasuna ezarri zenez geroztik. Tradizio batzuetan, bizirik iraun duen azken jentila da, basajaun eta basandererekin batera. Otsagin abenduaren 27an ospatzen da.

Mari Domingiren senar edo mutilagun

Azken urteotan, Olentzeroren ekitaldietan gizonezko pertsonaia horrek duen protagonismoa emakumezko batekin orekatzeko asmoz, Mari Domingi haren emaztearen edo neskalagunaren rolean sartu dute Eguberri giroko ekitaldi ugaritan. Hainbatek kritikatu du emakumeari bigarren mailako rola ematearren tradizioa horrela aldatzea.

ABESTIA:


Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanian
Jesus jaio dela (edo negua heldu dala)
lasterka etorri da
berri ematera.

Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak erre baitu
arrautzatxoekin
bihar merendatzeko
botila ardoakin.

Olentzero buruhandia
Entendimentuz jantzia
Bart arratsian edan omen du
Hamar arroko zahagia
Hau urde tripa haundia!
Tralalala tralalalala (bis)

No hay comentarios:

Publicar un comentario